Hezkuntza baliabide irekiak

Hezkuntza Baliabide Irekiak edo HBIak (ingelesez, Open Educational Resources, OER) hezkuntzarekin (irakaskuntzarekin, ikaskuntzarekin eta ebaluazioarekin) eta ikerketarekin zerikusia duten dokumentu edo multimedia-materialez osatuta daude. Beren ezaugarri nagusia da hezkuntza munduko agenteek, adibidez, irakasleek eta ikasleek, libre atzitu ditzaketela, lizentzia eskubiderik ordaindu beharrik gabe.[1] Unescok 2002an onartu zuen lehenengo aldiz kontzeptua[1], eta honela definitzen ditu HBIak: "Informazioaren eta komunikazioaren teknologiek eskaintzen dituzten Hezkuntza Baliabide Irekiak, erabiltzaile-komunitate batek helburu ez-komertzialekin kontsultatu, erabili eta egokitzeko" (Unesco, 2015, 24. or.).

  1. a b http://unesdoc.unesco.org/images/0023/002329/232986s.pdf

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search